XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Nork-Zer

Zer eskatuko dotsezue Olentzero eta Erregeei?

Aitziber Elgezabal (6 urte)

Olentzerori Anastasia hace gimnasia eta Rosaura; eta Erregeei igual Barby bat.

Sara Gonzalez (10 urte)

Nik bieei eskatzen dotsete; bardin da nork ekarten dausten.

Zilarrezko eraztun bat, karpeta, fraka bakeruak eta zapatila batzuk eskatu dodaz... ah, eta arrakada batzuk bere bai!

Alfredo Ibañez (24 urte)

Olentzerori bizikletan ibiltzeko kasko bat, eta Erregeei errope eta ia eurek beste zeozer ekarten deuren.

Borja Alcalde (9 urte)

Nik Olentzerori ez dotset ezer eskatuten, bakarrik Erregeei.

Eta Erregeei eskatu dotsete Puente Prohibido jokoa, kotxe teledirijidu bat eta Doktore baten laboratorioa.

Ziratx Suarez (6 urte)

Olentzerori kapotadun kotxe bat eta mountain bike, eta eurek ekarten daurena.

Begoña Martinez (10 urte)

Olentzerori Compidisco: musika dekon muñeko bat da.

Eta Erregeei Choconova: honegaz txokolatezko figurak egiten doguz eta gero jan egiten dira.

Laura Varela (9 urte)

Ba ez dakit, igual Olentzerori klaserako maleta bat eta Erregeei errope.

Nik ez dotset gehiaurik eskatzen, eurek gura deurena ekar deiela.

Veronica Garcia (9 urte)

Olentzerori Barby bat eta Erregeei linea directa; hau telefono bat da eta horregaz mutilei buruz egiten dogu berba.

Ez dot gehiagorik eskatu.

Igor Barbier (21 urte)

Olentzerori errope ze erdi biluzik ibilten naz beti.

Eta dirua, osasuna eta maitasuna.

Batez bere maitasuna.

Eta Erregeei nota onak.

Teresa Galarza (9 urte)

Olentzerori klasifikadora bat eta pelutxezko hartz handi bat bakarrik, eta beste guztia: Moldenova, pilota eta Scatergoris Erregeei.

Joseba Garcia

Nik lagun on bat eskatzen dot, gitxi dagoz eta.

Horregaz konformatzen naz.

Juan Esteban Mendizabal

Olentzerori Scalextria handiago egiteko piezak.

Eta Erregeei ondiño ez dotsete karte eskribidu... baina bueno, dirurik ez dot behar, nahikoa dekot eta.

Dirua gastatzeko eta osasuna galtzen lagunduko dausten lagun bat baino ez dot behar.